Aurkezpen pertsonala

XABIER GONZÁLEZ SANTAMARÍA

Xabier González Santamaría

Xabier González Santamaría dut izena, Arrigorriagan (Bizkaia) bizi naiz eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzietan lizentziatua naiz. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien graduko irakaslea eta ikertzailea naiz. 4 urte nituenetik esku pilotari lotuta egon naiz. 2016an pilotariaren lesio tipiko batengatik, “mal de manos” deiturikoa, lehiatzeari utzi ondoren txakurkrosa ezagutu nuen nire laguna den Imanol-en eskutik. Lur bere txakurrarekin batera lotuta entrenamendu bat egin nuen eta lehen egunean “nori bururatu zaio txakur bati lotuta korrika egitearen erokeria hau?” esan nion, kar-kar. Izututa amaitu nuen egun hartan egindako erritmoekin, normalean egiten nituen erritmoekin alderatuta askoz ere azkarrago joan ginelako. Lur jota amaitu nuen!.

Hala ere, entrenamendu horrek zerbait izan zuen, 2016. urteaz geroztik entrenatzen hasi eta Euskal Herriko eta Errioxako hainbat lasterketatan lehiatu bainaiz Xirirekin, nire txakurra. Txakurkrosaz aparte, asko gustatzen zait Xirirekin bizikletan ibiltzea eta bikejoring-a egitea, eta egunen batean animatuko gara espezialitate horretako lasterketaren bat egitera.

Kirol honek zure lagunik onenarekin korrika egiteko ematen dizun motibazioa eta horren ondorioz sortutako lotura, hotza eta lokatza gorabehera, arrazoi nagusiak izan dira KorriCan, nire Doktorego Tesia den proiektua martxan jartzeko.

Webgune honetan, KorriCan-ekin lotutako material dokumental didaktikoa eta ikus-entzunezkoa partekatuko dira, baita mushing espezialitateen praktiketakoa ere.

KorriCan, Bizkaiko Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Arrigorriagako Udalak, Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioa eta Neguko eta Mendiko Amarok Txakurkros taldeak emandako laguntza teknikoaren bidez abian jarritako proiektu integrala eta osagai anitzekoa da. Proiektuak laguntzaile sare bat ere badu. Gaur egun, txakurkrosari lotutako 2 ikerketa egiten ari dira, zehazki hezkuntzaren eta osasunerako jarduera fisikoaren arloarekin lotutakoak.

Proiektuaren informazio guztia hurrengo dokumentuak ikus dezakezue: INFORMAZIO

Hona hemen Mendikosolo parkearen bideo bat, KorriCan proiektuaren zentro neuralgikoa, proiektua garatzeko behar diren baldintza guztiak biltzen dituen parkea dena.

Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, ez izan zalantzarik eta idatzi web orrian aurkituko duzuen harremanetarako formularioaren bidez.

“Txakurra aurretik doa tiraka, zure lagunik onenarekin … KorriCan.”